A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GAUEKO ORDU ZEHAZGABE HONETAN

        Javier Rojo Cobos , 1990

 

 

Gaueko ordu zehazgabe honetan

beldurraren mamuek

lauhazka eraso egiten dutenean

nork esan lezake ziurtasun osoz

bizirik dagoela,

nork esan lezake ez dela

jainko nagitsu baten amets aspertua

tarotaren kartak mahai borobil baten gainean

botatzen dituela?

 

Gaueko ordu zehazgabe honetan

erlojuaren taupada solemneak

zoratzetik libratzen gaituzten bakarrak direnean

nork esan lezake amets hau amaitutakoan

itzarriko dela?

 

© Javier Rojo Cobos    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko