Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
NONDIK ZENTOZTEN, LAGUNAK?
Javier Rojo Cobos , 1990
Nondik zentozten, lagunak,
izarrei lotzen gintien haria
hurratzear zegoenean?
Eta guk ez genekizkien zeuen izenak.
Non izan zenuten ostatu
ahots eztiarekin
salbatu nahi gintuzuenean?
Eta zeuen begietan ez ginen murgildu.
Ez genuen hor ikusi
Hegoaldeko Itsasoetako Irlarik
altxorra aurkitu zuen marinelaren irrifarrerik,
etxeratutakoan maitalea besarkatzen duenaren laztanik.
Itsu ginen,
gor ginen,
eta haria apurtu zenean
jakin genituen zeuen izenak
ulertu genuen zeuen hizkuntza...
Baina gure aurrean hondartza bat bakarrik,
Itsasoak inoiz ferekatu gabea.
© Javier Rojo Cobos