A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

KRISEILU NEKATU HONEN ARGIAK

        Javier Rojo Cobos , 1990

 

 

Kriseilu nekatu honen argiak

ez du inoiz zulatuko

arratsalde lainotsuaren bihotza

lanbroaz bestaldekoaren berri

ez dugula berriro izango jakin dezagunean.

 

Eta gu alde honetan

amildegiak gainditzen dituen zubi bakarra

pasatzeko adorerik gabe

bestaldeko zurrumurruak galdutakoan

edozein deiri eusteko prest

mendeen pizuak gure sorbalda unatuak

zapaldu baino lehen.

 

Eta orduan jakingo dugu

arratsalde ixtearen urrezko malkoan

amildegia

eta zubia

bat bera direla.

 

© Javier Rojo Cobos    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko