A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ZAILLA DA GIZON IZATEA
      (1973)

KEZKATI
      (1974)

ZERBAITEN BILLA
      (1974)

  literaturaren zubitegia  

 

ITXAROPENA

        Martin Iturbe , 1973

 

 

Argia erantzi du egunak,

illunez jantzi da gaua.

Illargiaren agintea...

ez da eguzkirik...

Nagusirik ez-ean

morroitxoak

ari dire

argi-lanean.

Txikiak dire, ta,

asko diren arren,

argi gutxi dariote

begi ikuslearentzat...

Illuna da gaua;

bera bakarrik, ordea,

argiaren atari.

Argiz lertuko da gaua

«egun» dedinean.

Egin oju,

deiadar egin

etsiaren mirabeei!!

«Ez da illunpe osorik,

argia datorke nagusi»!!

Agortu bedi malko-iturria,

lasaitu biotz larria!

Pakea da

burrukaren Erregiņa,

atsedena

nekearen gaillurra.

Pozak

negarra bait-du atari,

egunak, gaua.

Sari-aleak

lana du lore...

Gauaren maiztarrak

eguna dezake jabe.

 

© Martin Iturbe    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko