A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
NIK EZ DUT EHOR MAITE ZU BEIZI
|
ERRANEN DUTA? Arnaut Oihenarte , 1657
Erranen duta? ahal dezaket, Egia dena bezala, Zu begistatuz geroz laket Zu bezi ehor etzautala.
Bana zer hobe, zuk gorreti Badagidazu zur' aldeti? Bana zer hobe, zuk' gorreti Badagidazu horla beti?
Geroz oihana lilitu da bait' ar'orstatu lauretan; Ud' ere negu, negi'uda gerthatu da hain berzetan.
Bana zer hobe...
Arte hartan, zer eztut egin Zureki adizkidetzeko? Zuk nizaz, nik zuzaz atsegin Biek orozbat hartzeko?
Bana zer hobe...
Noiz ere batzen baitzitzautzat Bidean iragaitean, Minak zatiz arhintzen zautzat, Zuri bi hitz erraitean,
Bana zer hobe...
Ur-sortak, ardur'arduratuz, Harria xila zirozu; Ni zuri, beti bet'eskatuz Zinzurr'arhetsik niagozu,
Bana zer hobe...
Niri baibaten erraitera Etzenthozke ehoiz-ere? Orai, zure minez hiltzera Nohela, ikusiz berere?
Zeren berhetuz zuk gorreti Baitagidazu zur'aldeti; Zeren berhetuz zuk gorreti,
Baitagidazu horla beti.
© Arnaut Oihenarte |
|