A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ERRANEN DUTA?
|
LAUR KARBARIEN ERESIA Arnaut Oihenarte , 1657
Ora-gauan laur karbari Karban hanxe ziren ari, Egarriz borx' egon-eta nehork ez hek urrikari.
«Nozbait,ala dioite elgarri, Aho hoien hezagarri, Nonbait zerbait ezpadugu galdu behar gara sarri»
Hori erranik, hauk doazala Hetarik biga, berhala, Baratzez baratze, xori ihiztariak bezala.
Ezt' izan ehon hesirik Hanbat goraki hersirik, Non eztituzten gaintitu, oillarrasiki jauzirik.
Joanez, joanez, azkenean, unhe-hurran zirenean, Sagardoibaten barnera sar ziten, oren honean.
Han pikotzebat baturik, Frutaz oro kargaturik, Pot eta besarkaz lotu zauzko, belhaunak gurturik.
«O zuhatz orsto-zabala (Dioitela) luzez izala Horl' ukensu, horl' ekoizle, orai izana bezala ;
Zuhatzetan hi lehena Aiz, hoben' et' ederrena ; Dohatsu hir' orsto-adarrak, dohatsu hir' ekoizpena.
Etzen ez deitatzekoa, Noizten, frutu bizizkoa Eu' amasok jan zezana, bana bai, o hi pikoa.
Zeren hartarik alhatu Zelakoz, zen heriostatu Eua, baita haren leinu oro minberaz kozatu;
Aldiz, pikoa, higanik, Hil-hurrenean izanik, Zitikeguk, guk biziak osagarri hik emanik».
Hanbateki bata jauzten Adarretar', eta hausten Ari d' aldaken, bertzea zuhatzaren iharrausten.
Bild' uken duten bezala, Biek jasan ezin-ahala, Herena, karbategiti hetara haur datorrala.
Laurdenak ezpaitzakien, Ber' egonik zer zaidien, Sorgin, et' ohoinen lotsaz, auzora laster zegien .
Hango atea, barax, jorik, Morroinbat han-berekorik Ager zekion, begitartez anderauren-gisakorik.
Ustez zen anderaurena, Ager zezon bere pena Bai et' eska hur, edo arno apurbaten ahamena.
Hark, zer zen gauz' ikasirik, Barnera sar erazirik, Eznez erregala zezan bere zurati erautsirik.
Hanti-landan er' urzeki Zezan, gogo handireki Karbategira, bait' egin karb' aldibat han hareki.
Gero bertzen, urrundanik, Jin-herotsa hautemanik, Berhez ziten, brist' elgarri pot eta besark' emanik :
Arte hartan, hauk direla, Jauziz jauzi, nol' igela, Bertze hirurak, alzoak pikoz bethe dakarztela.
Laurdena, (punsu jarririk) Herenak han ber' utzirik, Kexa zedin (alegia) egon zela galetsirik ;
Herenak zinhardetsana: «Eztinat nik ogen, bana Hihaurk, falta hirea dun eneki jin ez izana».
Morroina beh' aurkintzetan Baitzauten, aldarte hetan, Zer egin ziroen, oldarbat, egon zedin pensaketan.
Ger' oharturik, gazt-ara Hizkatzerik eskukara Jin zaitezkiela, joan zedin, gordailuti hek beitara.
Han jarririk ararteko Bilhakaiden baketzeko Igor zezan arno-bilha pikoekin ezkontzeko.
Noizbait, bakeak eginik, Arno' ere orduko jinik, Uxtia zedin, pikoekin, garhaitu gab' utzikinik.
© Arnaut Oihenarte |
|