ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

UR FERDEZ
      (1984)

GELDITU IZAN NAIZ
      (1988)

IZORRATUKO ZAITUT
      (2002)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ELGARRI MUSUKAN

        Auxtin Zamora , 1984

 

 

Oraintxet berean, zirimoletan,

sortu gira besta huntan,

 

iduzki deno dantzan,

ilargi deno irri nigarretan,

bakarrik, iluna hurbiltzean,

lokartuko gira elgarri musukan.

 

Biziaren mainatak eta lakaioak gira,

subandaden ufatzaleak,

ingumeri gatz eta biperraren zerbitzaleak,

izarihintzeri «maite zaitut» xuxurlatzeak

 

suge mahatsen denbora,

zoin den laburra,

gure ametsen barneko inkaminak,

zoin diren hegalez beteak,

 

zurunbidetan, Mahuma xuriak,

erortzeko minarekin,

trebukatu dira,

eta, xekale landetan,

birbiratu, galetsien irudiak,

 

oraintxet berean, zirimoletan,

sortu gira, besta huntan,

iduzki deno dantzan,

 

ilargi deni irri nigarretan,

bakarrik, iluna hurbiltzean,

lokartuko gira, elgarri musukan?

 

© Auxtin Zamora    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa