A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
UR FERDEZ
|
GELDITU IZAN NAIZ Auxtin Zamora , 1988
Amets aldi batzuetan gelditu izan naiz, Baionan, Errobi bazterrean, haizeak eta argiak urgainean egiten duten dantzeri begira. Emazte haur beharretan den baten itxura zelarik, uhaintxoetan nahasten, ņoņiņen hegalen itzalek zituztelarik arrainen ur ildoxkak segitzen, zubiak ere, zirelarik ur mirailean desegiten, neure baitan erraten nuen: horiek guziak ez zirela egiak. Bihar, egun ote da? zu, ni ote zira? egun, bihar ote da? Asmatzen zaitut, zu ere, bihar, Baionan, Errobi bazterrean, haizeak eta argiak, ur gainean egiten duten dantzeri begira. Zu, egun ote zira? eta ni, bihar ote naiz?
© Auxtin Zamora |
|