A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

EINADAK

        Martin Guilbeau , 1872

 

 

Ametsetan ilunik, herria gogoan,

Goiz batez banindagon jarria leihoan,

Einadak lorietan zoatzen airean,

Oroitzapen bat piztu dautet bihotzean.

 

Norat zoazte, norat, einada maiteak?

Ez urrun, ez hegalda, hegaztin emeak,

Senda zatzue, othoi, ene arantzeak,

Agor zuen hats-onaz ene oinazeak!

 

Zer berri dakarzue ene sor-herritik?

Nigarrez hari nago nere desterrutik,

Oroitzapen dorpea! othe duk parerik?

Apal zaizte, einadak, goan gabe bixtatik.

 

Hara-han ainitz urrun mendi Eskaldunak,

Ikusirik zarete heldu, hegaztinak,

Zer dio bere haurraz ene ama onak,

Nigatik nigarretan maizegi dagonak?

 

Zer diote haurraren maitatu lagunek?

Zer ezin ahantzizko haran-oihartzunek?

Ni gabe, hek gabe ni! nere hatsberenek

Iraun bezate, iraun, nola mundu honek!

 

Baina oi! bihotz mina! jadan bazoazte!

Zer! nihork sorterrian ez ote nau maite?

Zeru goretan barna arinik zoazte,

Ene dohakabea! aira ezin naite.

 

Laster duzue berriz eskaldun herria,

Ikusiren, einadak, oi! zuen zoria!

Nik hemen auhenetan, oroz ahantzia,

Tristerik iraganen dut ene bizia.

 

Heldu den primadera berriz agertzean,

Bizi banaiz oraino nere desterruan,

Hegalda zaizte, otoi, ene leihopean,

Eta erran zer berri den ene sorlekuan.

 

© Martin Guilbeau    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko