A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EGUERDI EURITSU BATEAN
|
DENBORAK BARREIATZEN DITU SENTIMENDUAK Goizalde Landabaso , 2005
Denborak barreiatzen ditu sentimenduak. Ni ez naizen norbaitek muga-epea ezarri zien. Zuk agortu, ostera. Zinemaskope aurreko pelikula da ordukoa. Sol sostenido bako musika tresna ikusle bakarra naiz eraistear dagoen zinematokian.
Ez naiz nintzena. Tanttaka jausten diren amodio-malutak ez dira nireak ez desioa ez samurtasuna ez bat bilakatzen gintuen konplizitatea ikusle bakarra naiz aspaldi eraitsi zuten zinema zaharrean.
© Goizalde Landabaso |
|