A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

IXAZ IDATZITAKO BERBAK GUSTATZEN ZAIZKIT

        Goizalde Landabaso , 2005

 

 

Ixaz idatzitako berbak gustatzen zaizkit.

Xuabe,

goxo

xaxatu

xistera.

Ixaz jantzitako gizonak atsegin ditut.

Xarmangarriak

belarrira xuxurlatzen dutenak

xirriki-xarraka datozenak

kafeari xikoria botatzen diotenak

behetik gora xerkatzen nautenak

goitik behera

xapa-xapa maitatzen nautenak.

Maitasunak, baina,

ixarik ez du.

 

© Goizalde Landabaso    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko