A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZ GENUEN GARENA IZAN BEHAR
|
LAGUNAK Sonia Gonzalez , 2002
Nigana etorri da, irribarrea zabal eta 3/4le gorria solte, eskuak poltsikoetan, harlauzak beldurgabe zulatu eta otartekoak konpartitzen genituen aroan elkarrengana hurbildu ohi ginen bezala. Eder zegoen, kanonetatik hain urrun... heroinak bakarrik ematen duen edertasun argal eta zurbilez, azken agurra elkarri esan genion aroan baino askozaz ederrago. Nigana etorri da hegal bustitako aingeruen legez.
Berandu egin zait goizean. Begiak irekitzea galera errepikatzea zatekeen, etengabe ugaltzen den min-zelulari bidea irekitzea zatekeen begiak irekitzea.
Eta oraindik ezin izan dut zarratu bakardadearen bitakora kaihera, oraindik daude zeruan arraildura sentigabeak.
© Sonia Gonzalez |
|