A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
LAGUNAK
|
TXAKURRIK GABEKO OKUPA Sonia Gonzalez , 2002
Egunak besterik gabe igaro behar direla erabakitzen den unean desegiten da haurtzaroa. Inoiz heltzen ez den biharko egunean ezarri nuen itxaropen oro gaurko eguna apartekorik gabe igaro behar dela ulertu nuenetik.
Baina biharko eguna gaur da eta dena dela Poemak fagozitatzeko tren-geltoki gehiagorik ez dute eraiki Notak mugatuak izan arren ez da musika oraindik amaitu Eguzkiak joten du soilik eta egun eguzkitsuetan Eta heriotza oraindik da narrazti arraro ezezaguna.
Eta biharko egun honetan telefonoak isilik dirau.
Zelan adierazi biharko egun honetan oraindik txakurrik gabeko okupa sentitzen naizela jakinda zu okuparik gabeko txakurra sekulaez zarela sentitu?
© Sonia Gonzalez |
|