A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BI EMAKUME HARAGO
|
BIDE HORI Gotzon Barandiaran , 2004
Begituizu bide hori suge-landareen antzera bere amaieragaz zer egin ez dakien hori. Begituizu estrata iturrian utzi eta otaloreak agurtzen, malden konkorrak laztantzeaz batera sekula-belarren ezina arintzen. Begituizu sasi-masusten hankapean olgetan, gaztainondoei kilikilika, hostoei sehaska kantuan txistuka dabilen haize gozoarekin. Galdeiozu iparrorratzik daroan aldean gandua esnatzen ez denerako. Galdeiozu ogi apurrik gorde duen katekorratzek min ematen diotenerako. Galdeiozu lagunik gura duen alboan, akaso, zeu zoazen lekura doa.
© Gotzon Barandiaran |
|