A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BIDE HORI
|
ARGAZKIEKIN ZORRETAN Gotzon Barandiaran , 2007
Zinez, argazki zaharra, azkenekoz natorkizu, zorrak kita ditzagun lehen baino lehen. Egun ez nau ikaratzen trumoiaren durundiak, iluntasunak ez dit loa galarazten. Itzaletan oroimena ere bidezidorrak argiztatzen hasi zait.
Noizbait berriz, inoiz baizik, orain, ezin, ohartuko naiz, beharbada, esnatzeko garaiz.
Zaude argazki zaharra, zaude ganbara honetan omenaldi eta arrakalen artean. Agur, deika ari zaizkit, banoa urratsean, maratila iltzatuko dut irtetean.
Gurdibide berrituetatik noa lagunekin iturrietan elkartzera, uretan joateko aginduta, lepotik helduta edaten dugun artean, zuri-beltza kolore bizitzat duen argazkia ateratzera.
© Gotzon Barandiaran |
|