A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
INURRI GOSEA
|
ARRAINAK Leire Bilbao , 2006
Zure esku ahurreko errekan igerian aritu nintzen behin, zure esku ahurreko arrainak bezala ur azalean lotan zeundela izan zen. Amu galderekin harrapatu nahi izan nituen erreka azaleko arrainok, itaun egin nien zure marinel garaiez, baina ez zidaten ezkata laztanik egin nahi izan, ihes egin zidaten zure kresal begiek bezala. Zure esku ahurreko urpean birikak estutu zitzaizkidanean baino ez nintzen konturatu meandro gehiegi dauzkala egiak itsasoa deritzon ohe kulunkari horretara ailegatu aurretik.
© Leire Bilbao |
|