A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ARRAINAK
|
AZAZKALAK Leire Bilbao , 2006
Azazkalak azazkalekin garbitzen eta odola listuarekin xukatzen dituen bezala baleki berez sendatzen, ez luke bilatuko moztutako pinuaren isiltasunik ez eta asfaltoko belarraren bakardaderik.
Eta ez lioke txakur emeen odol arrastoari segituko espaloian bere buruarekin estropezu egingo balu. Hatzei so egingo lieke, zerura beharrean.
Azazkalak azazkalekin garbitzen eta odola listuarekin xukatzen dituen bezala baleki berez sendatzen, noizbehinka aurkitzen dena bezala poztuko litzateke bere buruari errezatu beharrik gabe ematen duen arrastiri bakoitzeko.
Eta begiak jasoko lituzke lurretik bost zentimoko moneta bat bezala, topatu zintuen egunean legez poz borobil bat atzamarretan haztakatuz.
© Leire Bilbao |
|