A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EGUN BATEAN JAKINARAZTEN DIZUTE
|
URTE ILUNETAKO OROITZAPENA David Tijero , 2006
Inoiz ez ditut edertuko urte ilunetako oroitzapenak era krudelean irakatsi zidatena maiz esleituko dudan arren ez diet zertan ezer eskertu behar haietatik ateratzeko laguntzarik ez nuen jaso haietan arrotza nintzela une oro bazioten ere ihes egiteko balizko giltza neure kabuz bilatu behar izan nuen harik eta irteerako atea kolpeka hautsi izan nuen arte beste gela ilun eta txikiago batera sartzeko izan arren hau bezalako tranpetatik askatzeko iaio bihurtu ninduten urte ilunek haiei eskertzea beste tranpa bat izango litzateke hori ere bai ikasia naiz.
© David Tijero |
|