A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ITSUA ETA SASTREA
|
ABENDUAN ORZANTZAK Piarres Ibarrart , 1901
Abenduko goizņo hatez, Mauleko bidean erbi hat ikusi nahiz, Poxin borda aldean sudurra gorririk eta hotza larru barnean beha nintzen ene xispa besoaren gainean.
Pottengoak, marrumaka, landetarik ageri ziotela: Erbi jauna hemen da izan berri lasterka partidaņo bat hasiren dugu sarri ihiztariak daudela oro begi-beharri.
Ber denboran, kurrunka bat hurbildik dut entzuten hesiaren gainetik nik, burua aitzinatzen iratzezko ohantze bat, bertzaldean ikusten bi guarda, lo gozoki, nausiz ziren burlatzen.
Xakurrek xanpa, kainska; guardek aldiz: Ku! ru! ru! Hauk ez dira ixilduko, karatxo! mila debru! Batek hati, hain sarri du, erraiten: Landaburu atzar adi; kapitaina hortxetan duk aiduru.
Lagun horrek egiten tu bost-pa-sei aharrausi sudur huste, urzintz, eztul, hasi bazen zen hasi erraietaraino zuen gorputza inarrausi. Holako tarrapatekin nork erbia ikusi?
Azantzok badire zerbeit, bainan aski ez ditzu Ondar kolpe handiena oraino falta duzu. Adiskidea, zuk ere, hauxet adi ezazu: Terrr! Terrr! Pan! Poum! Pan! Pan!... Orai satisfos gitzu.
Orzantz horik entzun eta, erbiak gibelerat iziturik, eman zian Mauleko alderat Larrondo erre beitzagon, soz iturri biderat Bum! erbia hark ezarri hatzez gora lurrerat.
© Piarres Ibarrart |
|