A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HOTZEZ
|
BASOILARRA Jean Baptiste Constantin , 1906
Basa oilarrak, Iratiko soroan bedatsian, kantatzen du gozo-gozoan. Haren botzak ez du oihana airatzen: luto da, apal, ez da urrun hedatzen. Halere, fama handi badu eginik zeren den gutiz, bekanetan entzunik. Bera, kukurukiaz, ez da, basoilarra jarri nahi hain gora nola izarra. Urguilurik ez du ihuiz hark agertu izei tink batetan nahiago da sartu hantik lepoa luzatuz, so egiteko eta etsaier ahalaz gordatzeko. Zer du, bedatsian, zuntzurra zaurturik oihuka, eskuin-ezker bariaturik? Ordian baizik ez du botza emaiten ordian du bere buria entzunerazten. Negia joan da bizi berri batera oihaneko txoriak doatza sartzera. Basoilar jaunak ere ez beitu nahi Zokoan egon, barne ulun baten bahi oiloer egin ahala, oihuz dago: "Tziauzteie eneganat huillantxiago ez dut aipaturen ezkur, ez ahabe bai erranen utzul-ungururik gabe zer zaitadan sartu barna bihotzian zer dudan hartu osoki orai burian. Nahi niz izan aita, ta familiatu nahi dut lagun bat umekin bazkatu".
Zonbat nahi den, basoilarraren botza luto, ulun eta uduriz ja hotza bilerazi dutu oihaneko oiluak hegal beltxak argitik, hoilirik moskuak. Oilarrak, egun hartan, lotsa utzurik urre lumak ekiari utzulurik jei gaitzik gabe, egin du bere haita: larri da bidean izateko aita.
Basa oilarra da, goure bortietan ederrena ihize hegaldunetan. Haren beztimenta anitx da aberats: urre kolore, urdin, gorri ta berdats. Eta haren korpitzaren egindura erraiteko gabe da gaintik behera. Damu da, egian, halako ihiziari norbaitek traba ahal dion ezarri. Mendiko ihizlari zanko-gogorra goiz jeiki eta doa patarra gora. Ezagutzen tu oilarraren egongiak bai eta ere haren jan tenoriak. Hantxe da oihan beltz handiaren barnen oilarra izeietik jaitsi beno lehen. Hegaxti gaizoa, ahabetze doiala. jiten da argiaren hastetik berhala. Askaria hartu dian bezain laster kurrunkaz hasten da bere lagun gazter eta bertan, zuhain gora baten gaina lokada ondoan, hura date igaina. Bena hirur beso zabaltuz hegalak iharrausiz ahabe, tarta adarrak airatzen delarik lekuz kanbiatzeko han du tiroa lurrilat erorerazteko.
Ez dugu ezagutzen untsa Irati bekan gir'izan aire hartzen han gainti. Urraskatu dugu hatik best'oihanik badugu zonbait zanko petan iganik. Ibiltiaren kostuz, noiztarik noiztara bildu dugu basoilar bat eskietara. Bena noizko berri emaiten dut heben? Zonbat bur unguru, geroztik izan den ez lizateke aisa xuxen jakitia. Gero're, bizi denak entzunen kukia.
© Jean Baptiste Constantin |
|