A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BASOILARRA
|
HOTZEZ Jean Baptiste Constantin , 1910
Barda jatzarri zen iparreko airia egun goizanko hark eman izotz xuria. Soinekoaren lepoa ezarririk xuti igailer eginez ahalaz so guti eskiak barnarik galtzen sakoletan norabait nindoan zortzi orenetan.
Batu dut bidean, nor ez dut erranen ez aburupenik inori emanen. Larria eder du, orano da gazte gizona lizate ez balitz emazte. Igaraiten nintzan, ta haren begiek zerbait erran die, bat-batetan biek.
Bena, beiniz beti ni berant ohartu begien solasa ez zait ontsa sartu. Benturaz so hura amodiozko zen (amodio garbiaz hemen niz mintzatzen) Uste gabetarik hori hala balitz heleraz niroke esker mila anitz.
Bena aitortzen dut nik hemen garbiki ez dakit xuxen zer ote den ibilki emaztetto haren kolko barnunian ala den amodio, ala den ifernian bizi diren botagorrien ametsa: Suhalama gaitza, suhalam' opetsa.
Zernahi izanik, ez zio gaitzituko izotzaren legez, bat bestea uduriko ginandiala atzo, anderea eta ni. Ez du erran beharrik ez bai, ez nenni: Sudur-begiak zutian eneak bezalatsu lehena izerdi, besteak nigartsu.
© Jean Baptiste Constantin |
|