A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZIN ZAITZAKET ALDATU UDABERRI HORI HONETAN
|
GAUAREN EZKUTUKOAK Ana Urkiza , 2000
Gaueko azalaren sorgindura, sagar erre gorriaren bizi-poz negar-zotin gazia, ezti pozoia.
Piztu da suziria gau beltzaren paparrean krabelin...
Zer gertatzen da arrastiko zeru okreetan eta goizaldeko ortze garbietan, gaua zorion eta eguna zorigaitz zaizkigunean?
Berri imintzioa gauean belar bustiak... ihintza goizaldeak.
Araztu gaua: egunsentirarte.
Ostantzak lepoa moztu... argiari.
Saguzaharra egunsentiaren belazean gerizperatzen.
Gauaren gelan izarrak urrutiko minez.
Izarrak ostatu sabairik gabeko etxean.
Ilargiaz bestalde, gaua ilun.
Ilargipean hondartza borxatu ...isilean.
Belutu zaigu jada gaua.
Negarrak gauez ozenagoa egiten du oinazea.
Su antzemalea zeru gorrian, gau-ke ikara gorputz ebatuan.
Izerdi tantak irrist gauaren lokietatik.
Harpea du ilunak irentsi.
Ilunkeran desagertzen da ildoa lotara ortzemugan...
Gau ertzeko asmakizunak biharamona artifiziozko, irudimen ebaindua lokamuts.
© Ana Urkiza |
|