A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAUAREN EZKUTUKOAK
|
ESNAERA Ana Urkiza , 2002
Gaur, emakume izanik esnatu naiz. Etsaien lerrora deitu naute hirugarren mundu gerla hasi da «iraulketa!» oihu egin dut haurdun nagoela. Dei zuzena izan da inor asaldatu ez duena bakarrik burutu beharreko guda hau ere bigarrena bezala. Belaunaldi gazteek nozituko dituzte lubakietan odolustutakoen aieneak. Bazterrak harrotuko dituzten ahots erkinduak dira fusil automatiko berriak. Eskerrak eman dizkit iratzargailuak zaratarik atera ez izanagatik. Katetik tenk egin gura izan arren eztanda aurretik utzi dut leherkaria jakin erruz baitakit erlojua geldituta ere urak berez apurtuko direla.
Gaur, aitor dut emakumea naizela.
© Ana Urkiza |
|