
HIL ZARA, AMA
Karlos Linazasoro , 2012
Hil zara, ama,
gauaren muga-multan.
Zure kopeta loredi bat zen
musu eman dizudanean.
Hitzak eta malkoak etorri dira
jarraian,
eta zuritasunaren labana.
Zeri begira zaude, ama, begi-zimurretatik?
Aitak erakusten dizun bideari, akaso?
Zoaz orduan,
zoaz,
hegan gugandik gora,
gure barrutik guganago,
aita gure zainetan baitago,
atsedendua eta biluzik,
zure izena ereiten,
ubide guztietan
oihuka,
¡a-¡a isilik,
paradisua izan dadin biontzat
errezo eta aberri,
putzu orbel eguzki-lore katagorri,
bizi berri bat
beti-betiko.
© Karlos Linazasoro