ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HUTSUNETAN
      (1986)

PASIONEA
      (1986)

GALAXIA BAT
      (1986)

GAU ARREBAREN BEGIAK
      (1986)

HARRIAK EZ DAU BEGIRIK
      (1990)

TRATULARIEN KONTRA
      (1990)

EKIOK, HARRI
      (1990)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ZURE TENPLOKO HARRIEK

        Felix Zubiaga , 1990

 

 

Zure tenploko harriek
oihartzuna daukee,
zure tenploko harri lez
izan gura neunke.

Ez gor, ez itsu, ez geldo
arimadun baino,
tenploko harriok daukeen
sentikeragino.

Ez harbil galdu, ez isil
ozendun kantari baizik
horma egiturari josi
zeuk hasi lana bultzaziz.

Musika deritsot tenploko
murmura horreri,
gure kantari baileutson
zeureak jarraiki.

Zure tenploko harrien
bihotz ikara, harrimen
bihotz kantari honen harria
landu, berlandu dadien.

 

© Felix Zubiaga    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa