
Egile berarenak: UNADURA (2011)
ESKLABUAK (2011)
HISTORIAREN POZOINAK (2011)
|
|

SHOPENHAUERREN TRISTURATIK
Mikel Alberdi , 2011
jada basoak soildu dira jada hareak piztu ditu paisaia berriak harat, basamorturat, joango gara paisaia zahar honetan jarraituz gero denborak harrapatuko baikaitu bere xederan beharbada oraindik badugu aukera elurra mara-mara inoiz egingo ez duen lautadan pasio hau oihukatzeko baina ez dakit aukerak bukatu ez ote diren milaka suge beldurgarri daude gure zain hare gorriaren gainean
jada agian ¡non ez dugu lekurik izango jada elkarrenganako lilura ihesi doa sugeak gainean ditugu eta memoriaren pisuak nire bihotzean gernu-herdoilak sortu ditu eta zure laztanak bizi-beldurrez estali
© Mikel Alberdi
|
|