
Egile berarenak: UNADURA (2011)
SHOPENHAUERREN TRISTURATIK (2011)
ESKLABUAK (2011)
|
|

HISTORIAREN POZOINAK
Mikel Alberdi , 2011
orri batzuk ditut aurrean Octavio Augusto, Ismael Kadare... Numantzia, Erroma, katakunbak... ez nator Erromatik han milaka batailaren oroitzapenak baina nik laztanak ditut gogoko batzuetan zuk emanak ezen erromatar inperioa jausiz gero urduritasuna sumatzen da Europan eta nire herriko hiletetara joaten den jendartean ere...
batailak Erroman eta Albania zaharra ez dago urruti eta hor ere antsietatea ezkon-bidaietan eta Sorian ahaztuak dira jadanik erromatarrek 70.000 soldadu behar izan omen zituztela Numantzia txikia suntsitzeko...
borrokak, odola, historia ustelduak boteretsuak herio-usainean eta nik gogoko ditut laztanak batailaren batek ihes egitea galarazten digun arte gozamenaren bideak gudetan agortu arte igurtziak ur gorrizko aintziretan zinkurin bihurtu arte
© Mikel Alberdi
|
|