
Egile berarenak: AMA EUSKEREARI AZKEN AGURRAK (1879)
BIZI DA AMA EUSKERA (1880)
BEHARGIN ALEGERE BAT (1891)
HERIOTZEA (1894)
ARRATIAR SOLDAU BATEN KUBAKO AMESA (1897)
|
|

UDABARRIARI
Felipe Arrese Beitia , 1897
Kantadu gura neuke gauza bat Kantadu noa egitera Kantadu baina zeinek ahal leike Kantadu gauza hain ederra?
Kantadu egidazu bihotza Kantadu zuk bere mingaina Kantari aurrean dozulako Kantetan gaur sortitza dana.
Kantetan horra hor txoritxoak Kantetan horra hor bildotsak Kantetan negua joan dala Kantetan zoraturik pozak.
Kantetan berdeturik mendiak Kantetan baita bere hatxak Kantetan soineko berriakaz Kantetan joan ziran gatxak.
Kantetan horra barriz zelaiak Kantetan horra loratxuak Kantetan goizetik gaueraino Kantetan agur dau neguak
Kantetan basoetan artzaina Kantetan gaur jorik txistua Kantetan ez dedila bihurtu Barriro hain negu gaiztua
Kantetan dabe zahar ta gazteak Kantetan gaur dago pobria Kantetan erdu ordu onean Zatoz bai, oh udabarria!
© Felipe Arrese Beitia
|
|