A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BERANDU BAINA GOIZEGI
|
AMAREN HERIOTZAK LIBREAGO EGIN ZUEN Mari Luz Esteban , 2013
Harekin izandako eztabaida sutsua, urteetako jarduna, da abiaburua. Harekin aurrez-aurrekoan, bereari eusten, berea eraikitzen hasi zen. Beraren kontra baina, nolabait ere, beraren baimenaz, inoiz errieta etorriko ote zitzaion beldurrari ukoaz, bere erabakimena haundituz joan zen. Amaren faltan, amaren aurrean nork bere burua zuritzetik libratuz, libreago izan zen. Eta orain, hutsunea eta askatasunaren ehundura gordinean, badaki haren heriotzaren egunean bigarren aldiz erditu zela berataz, eta semeari begiratzera behartu zuela. Eta orain, semeari begira, burutik pasatzen zaio akaso bere heriotza bere askatasunaren ongarri ere inoiz izango dela, eta hori pentsatzeak, onartu beharra dauka, min latza eragiten dio sabelean. Bitartean, laztanak eta kariñoak egiten dizkio, konpartitu ere barreak eta irakurgaiak, eta eztabaidak, sutsuak, kupidarik gabeak. Semea ere horrela libre izaten ikasteko gai izango ote den itxaropenean, eta hotzikaran.
Ama hil ondoren bere ausentziak lanbro finaren forma hartu zuen nñire begien aurrean hilak, urteak, lagun izan nuen lainobehera ama hil ondoren bihotz-ondoa su-izoztu eta gorputzadarrak hozmindu zitzaizkidan inoiz etor zitekeen metamorfosiaren kirrikan.
Baina aitor dut amaren heriotzakaskeago egin ninduen berrasmatu ahal izatekoibilbide propioa besterik ote bizitza? saminaren saminenean oi paradoxen barne-indarra! bigarren aldiz jaiotzeko ahalbidea oparitu zidan
© Mari Luz Esteban |
|