ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

AMAREN HERIOTZAK LIBREAGO EGIN ZUEN
      (2013)

BERANDU BAINA GOIZEGI
      (2013)

BIDALDIA
      (2013)

BAKARDADEAN
      (2013)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

SEMEAREN ESKUA

        Mari Luz Esteban , 2013

 

 

Ama hil berritan,

ohearen ertzean

ezerezari oratua

topatu nau hiru urteko semeak.

 

Zer duzu ama?

Zergatik zaude hemen ilunpetan?

 

Amama hil da -xuxurlatu diot-,

eta non dago orain? --galdetu du--,

inon ere ez -erantzun diot-

baina non? -errepikatu du-

gure gogoan -erantzun diot oraingoan-,

gure bihotzean,

hortxe biziko da hemendik aurrera

beste inon ez dago.

 

Hurbildu da,

eskuineko eskutxua pausatu du

nire ezkerreko masailean,

bi segundu, irrifarño bat,

gelatik irten da.

 

Aita -entzun diot-, jolastuko al gara?

 

© Mari Luz Esteban    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa