A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BIDE EZEZAGUNEAN
|
UMORE BELTZA Ekhine Eizagirre , 2016
Gupida diogu hormez haraindiko munduari: lan bila dabilen laguna, lanerako bizi den bestea, umeak artatzeko astirik ez duen emakumea.
Pozten gaitu lanik egin behar ez izateak, idazteko denbora izateak, ama ez izateak, aspertzeko astia topatzeak.
Harrotzen gara tonaka pena pilatzen den urtegian irauten dugulako ur azalean. Harritzen gara penaz ito beharrean diren hainbesteren gogoak gora jasotzeko dugun kemenaz.
Antzerki hutsa da hau guztia: umore beltza, ironia iraultzailea, sistemarekiko satira. Kristauek nahi luketen bezala geure buruez gupida ez gaitezen —leziorik ez, eskerrik asko— zuen zibilizazioaz trufatzen gara. Ez dugu maite gupida, pena eta erruen bazka.
© Ekhine Eizagirre |
|