A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ERRESUMARIK ZABALENA
|
BIRIGARRO ERRALDOIAK Harkaitz Cano , 1994
Apur bat argiagoa banintz esango nizuke suizidek bota egingo naiz esaten duteneko naturaltasun berdinaz aspaldi honetan galdua dudala hirietara heltzean ezer baino lehen eraikuntza altuena bisitatzeko ohitura osasungarria nire ametsetan jada ez duzula bisaia ainubea baino galerazia dagoela amodio poemak eta maxakanak kale hauetan destilatzea batazbestekoaren gainetikoa dela nire eguneroko kearen dosia edo badakizu harriek ez dute oraindik negar egiten ikasi edo begira suaren ahotsa da kearen ereserkia ez al dirudi zerumugak haur batek treneko leihoan utzitako lurruna ez al dirudite pinudi etzanek etorkizuneko zerraldo ola ez al dirudite pinudi zutunek birigarro kaiola otoi zaude isilik non ikusi dituzu zuk birigarro erraldoiak
© Harkaitz Cano |
|