A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BIRIGARRO ERRALDOIAK
|
ERRESUMARIK ZABALENA Harkaitz Cano , 1994
Bizitza da erresumarik zabalena diote oroiminean leize bat irekiz zaldien begietako hiztegiek Bizitza da erresumarik zabalena erromes oro galdurik bere menditarteetan
nola galdurik itsasoaren bularretara ekia nola galdurik agonia zure hitzen kariari
Bizitza da erresumarik zabalena udazkenaren hondar abandonatuetan gezurraren sonata gosetiak bere melodia erorkor eta luzeaz arima hilkorren zingirak arakatzean ere gregorianozko murru higatuetan armiarma gotikoak dabiltzanean ere alabastroak iragazitako argitan bizitza da erresumarik zabalena
Bizitza da erresumarik zabalena hosto bakoitza erredura bat gehiago ezpainetan orratz bat tenk jaioberrien bihotzetan eskalez mozorroturik mozkorturik zekalez sekula zoriontsu izan ez direnen espaloiaren alde hartan Bizitza da erresumarik zabalena baina niri ez dit deusik erakutsi soilik isilik jarraitzen gibeletik denboraren zakur herrenari
Bizitza da erresumarik zabalena eta nik nik besoak baino ezin zabaldu
© Harkaitz Cano |
|