A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
«AGUR» ESATEA
|
BILBAO GOMUTAN 2 Kepa Fernandez de Larrinoa , 1991
I arenaleko ateak emak-k pankarta berri bat desplegatzen du
«ikusi dok? bart kruzatu eben autobus bat»
goian beude dibidendoak
II arenala
badaki san nikolasek badaki aurrezki kutxak korreotik barrena egiten du korrika batek eta koska bat dago pertsiana hartan
III atzo hamaika t'erdietan banco de bilbao atarian kateatu ziren batzu magefesak blokeatu du trafikoa nervacero egunero telediarion
IV eta gure paseoak azufre-odola gezi-esku elkarri lotuak ezpain-musuak eta arrosa ezkutuak
V arenala erroak historia proletariadoaren heriotza santo tomas bertsolariak eta argala chiquito de arrigorri omenaldiak semana grande y semana santa uholdeak lokatza eta madriles «hermano, me prestas 10 centavos»
cada vez hay m s robos berandu da etxera noa gosaldu egin behar dut eta
VI
bilbao gure negarra bihar ze ordutan
© Kepa Fernandez de Larrinoa |
|