A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BETI ZUTZAZ PENTSATZEN
|
APAIZAREN KANTAK Indalezio Bizkarrondo, Bilintx , XIX. mendea
Egunaren izena ez dakit nola zan baina seinalagarri partidu bat bazan pelotan jokatzeko Oiartzungo plazan; nahi det nere orduko gertaera esan, hurrengoan beste bat eskarmenta dezan.
Partidua jokatzez bukatu zanean ostatura joan nintzan zuzen-zuenean; mahaiera jana ekartzen hasi ziranean apaiz bat zerbitzen zan aurren-aurrenean, makina bat sartu zan haren barrenean.
Zintzur ona zuela klaro seinaleak eman zituan apaiz barbantzu zaleak, dozenaka tragatzen zituan aleak, maskatu ere gabe tripazain jaleak, halako gisa nola antxoa baleak.
Tragatuko zituan ihar ta heziak, ez ziran haren dina zetozten klasiak, etorri orduko zeuzkan tripara jetsiak, kortesia gabeko txapela-luziak: harek nahikoa jan ta ni berriz gosiak.
Nere ditxa guziak badute egia, noski naiz Jaungoikoak ahaztutzat lajia, goseak egin nuen hango biajia, kulpa duenarentzat daukat korajia, apaiz batek jan zuen nere potajia.
Geroztik ostatuan sartu ordurako, galdea egin gabe ez dut nik lajako, egun hartan apaizik ote dan harako; ez apaiz jaun guziak igual diralako, baizik batek beldurra sartu zidalako.
© Indalezio Bizkarrondo, Bilintx |
|