A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BETI ZUTZAZ PENTSATZEN
|
KONTZEZIRENTZAT Indalezio Bizkarrondo, Bilintx , XIX. mendea
Kantatutzera indar haundiko desio batek narama, Kontzezi, zuri nahi dizut eman merezia dezun fama; gure probintzi Gipuzkoakoan igualik gabeko dama, bedeinkatua izan dedila zu egin zinduen ama.
Zedorrek uste ez zenuela egon nitzaizun begira, lehenbizikoan oinetara ta hurrena berriz gerrira; oinak dituzu txiki politak, gustagarriak txit dira, gerrian berriz eman litzazke kana bat zintak bi jira.
Handik hurrena ipini nizun erreparua petxura, orduantxen bai eman nizula aingeru baten itxura; Jaungoikoak berak deitu izan balit igo nedila zerura, zure ondotik hara joan beharrak emango zidan tristura.
Ondoren jarri nitzan denboran begiratuaz lepora, bihotzak salto egiten zidan irten nahian kanpora; irten ta zuzen, badakit zierto, joango zan zure kolkora, nik jakitera nahi zenuela utziko nion gustora.
Atentzioa begietara paratu nizun segidan, ez dakit zierto begiak edo eguzki berri bi ziran; ondo ikusi ez nizkizun ta nola esango det zer diran, begiratutzen nizun guzian bista kendutzen zenidan.
Ile beltz eder dizdizaria oparo dezu buruan, konparatzeko balio duen sedarik ez da munduan; trentzak eginik zenekan dana erregin baten moduan, diamantezko koro eder bat falta zitzaizun orduan.
Ointxo politak, gerria mehea, grazia mila petxuan, lepo biribil dirudiena egin berria tornuan; pare gabeko begi argiak, ile ederra buruan, zu baino aingeru politagorik ez da izango zeruan.
Beti ariko naiz Jaunari eskaka ondo izan zaitezela, ez zazula uste nere bizian zutzaz ahaztuko naizela; eskumuinak maiz bidal nazkizu orain artean bezela, hainbeste egin behar didazu, penaz hilko naiz bestela.
© Indalezio Bizkarrondo, Bilintx |
|