A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ZER EGIN DEZAKET NIK
|
ADANEN EGINKIZUNA Joseba Zulaika , 1975
Eguzkia zegoen Naturaren zoramen beroa Adanen sentipenak Adanen nahiak neke ilunik gabeak ziren bat batean
Lurrean etzan zen eta bere aurpegi ederra eguzkiari eskaini zion
Eguzki galda gori hartan Adan dena su ta izerdi zen, eta zen dena eguzki bihurtu zen odol kolore gorribueltaka bueltaka dena espiral akabatu zen —desirazko ahalmen oso ta betetasun
Adan guztia eguzki galdu baten edertasun zen eta dena eguzki, eta dena eder eta dena galdu
Adanek ezin zuen esplika nola zitekeen posible iluna ezin zuen esplika heriotzea ez eta paradisuko grisa —paradisu berdea, zuria dena zen hain eder, gorri krudel eta bero eguzkipe hartan
Kasikan kontura gabe Adanen gogoa promesa luze bat zen: eguzkia maiteko dut eguzkia izango naiz ilunak eguzki egingo ditut
© Joseba Zulaika |
|