A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ZER EGIN DEZAKET NIK
|
SENTITZEAREN GAINEAN Joseba Zulaika , 1975
sentitzearen gainean etzan sentitzea azeptatu eta ... sentitzea azeptatu eta maitatu azkeneraino
sentitzearen barruan sentitzearen pean sentitzea hil
ikusi, entzun gustatu sentitu sentitze osoraino osoa sentitzeraino
«hemen ez dago ezer gehiago»
sentitzearen lurrak zapaldu ziren zoriona zahartu zen minak ez du ezer trajikorik ez du merezi hemen gelditzea hau aspaldiko mundu zaharra da hemen aspertua nago goazen beste zerbaiten bila
zori ona eta zori txarra ez dira nire mundua
bai, nik hemendik joatea nahi nuke
esan zuen Adanek eta bere lur maitatu hartan barrena beste behin abiatuz bere aurrean mundu berri baten argia sumatu zuen.
© Joseba Zulaika |
|