A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
FIN DE SIECLE
|
NIK ERE Karlos Zabala , 1994
Nik ere idatz ditzaket bertsorik itunenak gau honetan
Txori bat neguan guztiz hoztuta habia bati arrimatu eta berarentzat tokirik ez duela ediren esan dezaket
Orhi mendian ekhia bero!
Enrico Carusok Tosca-ren aria bat kantatu du New York-eko diruetxe batean sinadura ez baitio ezagutu leihatilako kutxazainak
Eta Natalia judua zinc-izarra izan nahi zuena gas kamaran ito dute. Haren heriotzea gordetzen duen filmea bart jarri dute Israelgo telebistan
Txakur handiz erosten ahal diren koilareak gezurrezko perlez eginak dira orkatileetan, eskumuturretan, perlak gezurrezko perlak, gerrian, lepoan
Bertsorik itunenak idatz ditzaket gau honetan nik ere
Habian tokirik ediren ez eta hotzak hil duen txoriari eskain diezaioket kanta bat, konparazio batera, Oihenartek ez baitzuen egin.
© Karlos Zabala |
|