A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
FIN DE SIECLE
|
ARGI BILA Karlos Zabala , 1994
Gogait itzazu! suminaraz itzazu ikastetxeko mojak! esan zuen eta kaleko liskar gorrietan gorrotoa erori zitzaion sakeletik gizon jostalari tristeari
Barnetegian hedeak eta oinazea omen ziren nagusi. Umetan ez zela zoriontsua izan etorri zitzaion gogora izebaren ehorzketan
Ospitalean nerabe-ametsak kamustu zitzaizkion, gozotasunak gazitu, gaztetasuna zimurtu.
Hilketez eta miseriaz idatzi zuen egunkari batean garratza eta samina eskuen artetik isurtzen zitzaiola.
Eroetxean liburu bat idatzi zuen eta euskaldunak odolgabeak garela esan zuen, dekadentziaren tresnak, hilzoriaren umeak garela, dena garbi dugula, ez dugula deus ere konprenitzen; ez garela deus ere eta nahasmendua baizik ez dugula merezi.
© Karlos Zabala |
|