A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
NIRE ANAIOK, IV
|
IPARRALDEAN UDA Paulo Iztueta , 1979
Kostaldetik barne alderaino xarmanki apainduriko baratzea. Udako soinekoa jantziz gero, dirudin esposa eguneko neska.
Ibar eta itsasbazterrak tximiniarik gabe zeuden. Norbaiten kontura bizi diren jaun hoteldunek ahats gizena atzematen diņate hire biriketan.
Belardi naroetan nasaiki jalgitzen baita belarra, kabalentzat ba zegoen nahiko bazka.
Besteek oparoki xurgatzen diņate esne gozoa hire bularretatik. Dantzan ba dakin, pilotan ere bai... Sasoina denean ederki erakusten dun zein arinak diren hire zangoak, zein azkarrak hire besoak.
Kantatzea ere maite dun. Inon eritasunik ez bailitzan, mezu erromatiko batez alegera iratzartzen ditun turisten beharriak goizeko bederatzitan.
Eta euskal ohiturak garbi gordetzen direla erakusteko, karrozen gainean agertzen haiz, Hazparnen bezala Garazin ere, miss bat eginda gaueko hamarretan tronpeten alegrantzian.
Eta horrela urtero! Parisek ba din hire famaren berri; haren besoetan etzanik haiz bizi, otxan-otxana, nortasunik gabe, lozorroan itoa. Jauregi Handian legez bortxatzen baita, hi haunagu hango putakume txit dohakabea.
Itsasoak ondartza estaltzen duenean, hodeiak bortuetatik beheko ibarrera jausten direnean, hutsik zeuden etxe politak eta musikarik gabe herrixkak.
Eta Zuberon, errekak etsipenez gain harturik, gazte urkatuak daramatza tristerik.
© Paulo Iztueta |
|