ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

LOTU NAUTE
      (1964)

AMETS ETA NEKE
      (1975)

ALAIZAKO ZALDUNAK
      (1992)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BIZI DUT IHESKOR

        Pello Zabaleta , 1974

 

 

Bizi dut iheskor

oraindik arnasa baten kolpea

beroago zure esku biguina

hitzak bezala hutsala.

 

Laztan bat oraindik arren

gezurrezkoa bada ere

biguin maitez bihotza bero dadin

ametsez bederen.

 

Irrikazko amodio abaraskan

murgil nahi dut ahoa

dastatzeko oparo

hango ezti izun gozoa.

 

Baliteke abaraska liztorrena,

ametsezko maitasun biguina ordea

kolpe bat da gehiago

senti dezadan bihotza beroago.

 

© Pello Zabaleta    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa