A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
LOTU NAUTE
|
ALAIZAKO ZALDUNAK Pello Zabaleta , 1992
Intzentsu lurruna itsatsirik daukate gerrarako zaldun prestuek saetera barnetan gerra izan da beti soldaduaren zeregin monje bakartiaren amets nola ezarriko horma zabarrean hainbeste edertasun gizaldien ezkutuan okrea delarik nagusi argiari bideak hertsi eta ireki apenas atera berriak oraindik arbasoen kobatik abside borobilera zer dira hegazti horiek gudarien oinetara jarriak bakearen usoak ez dira gerrako arranoak ez dira oparigai ez dira zer dira hegazti horiek gudarien oinetara jarriak bide ertzeko elizatxora jasoak daude oroimenak ahantziak erretaularen ostean mendetan oroimen halere hormako zaldun eta dama eta hegazti saindutegiak sainduak intzentsu lurrunez sagaratuak ezkutuan.
Gudari hilotzari ez diote negarrik gazteluko dama galaiek bizitzako zaldun-gudu zitalean hiltzea baita patua etsaia norbera denean urrunera joan gabe, hertsi dizkiote begiak, tolestatu armak, alferrik zaizkio galaitasunak eta malkoak, lau zuziren argi beltza dabil betiere zuriaren xerka hutsalean egizu argi hemen aurpegia dauka beluri zaldun hil bipilak kriseilua zegoen lekuan nor garaitu ote du zaldunak abside hutsera jaso dezaten nork hil du zalduna dolua egin diezaioten festakiro.
© Pello Zabaleta |
|