A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
NERETZAT OTE AIZ?
|
EGAN Orixe , 1950
Bildur ikararik ez-baiņa, larrua bilduxe bezala kolkope xulora sartu naiz ontzira. Lurreti jalkiaz —zeru-gaiņa goibel— asi gera gora.
Dabid'ez naiz oroi: «Jaunaren egalen itzalean nago, poza daridala». Ontan, arnas zabal, barrendik irtena, kolko ximur au bein lasatzen didala.
«Uso banintza»rik ez iņork agotan. Ixil, begi-kuku, burua makurrik, arkume salgai antz or-emenka daude zenbait jaun andere, goi-miņak arturik.
Aur bat: arat-onat, lurrean bailegon, jostetan; arekin dut ene jarduna. Or beste bat: ama lo-naiz utzia du. Nini polit onek ba dizu laguna.
Osasun galdurik ez dute; barnean ez kezkarik ere gaitz egiņarekin. Aieri begira nagola, ba noa, noizpenka lurrera begiak saietsik.
Odeia gaindituz ozkarbian gera. Eguzkik ez emen lurrean dun garra. Oiņetan daukagun odei axal onek zer iduri digu? —Belar sail igarra.
Ezker dut gazte bat, ustez aski mardul, ago-xabalka da, eziņik egurats. Bero zakarrean alaxe txoria. Aurrek eta nik, zer lasai dugun arnas!
Ameriketan bai oian zabal, itsu. Zertako da Larraun? An, muskillez murkil, egun bat bidean lurrik uki gabe millaka tximuen saldoketa dabil.
Ibai, mendi gotor, itsaso t'aintzira ikusi ta gero, jeixten asi gera. Aize-magalean ontzia zanbulu... ta ni... kolko-lasai aurrekin lurrera.
© Orixe |
|