A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ERANTZUKIZUNA
|
BIZITZAREN KEA Xabier Izaga , 1998
Arratsalde osoan ez da sumatu ohiko burrunba etengabea, bosgarren zeldako gaixoaren kantu, garrasi, danba izorranteak;
goganbeharra eta tristura nagusi arratseko tenore goibelean, eta zeinen jasangaitza zarata gogaikarri haiek ez entzutea!
Bat-batean munduan bakar naukan isiltasuna hausten mila oinots bortitz, mila ahots urduri korridorean zehar,
eta ate azpitik sartzen ke ikusezin hori, bizi iraungi berri baten kea, isilka iritsi den herioren kiratsa.
Galeriako bizilaguna, lagun bizia zena, ohean zerraldo idoro dute inoiz baino geldiago.
Bizkitartean gauak bere ilegurizko mantu iluna hedatu du eta niri gogora datorkit atzo bonbila berri bat ukatu zidan mixerablea.
© Xabier Izaga |
|