A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ERANTZUKIZUNA
|
IRRATSAIAK Xabier Izaga , 1998
Hogeita zortzi egunean ur botila besterik ahoratu ez dugula nekez eraman dugu dutxaraino geure ahultasuna.
Film triste baterako eszena aproposa eratu dugu segurki, hala ere, musika hunkigarririk ezean, barre egin dugu elkarren biluztasun penagarria ikustean, eta gutariko batek esan du makurtzen garelarik gure ipurmami mami bakoek behien atzealdea diruditela, eta barre egin dugu atzera.
Ondoren irratiz entzun dugu otartekoak jaten ditugula ezkutuan, eta beti minberati, mindu egin gara hogeita zazpi egunean
gure gosearen berri eman ez duen irratiari kargu hartuta, ez baitugu informazio arautegi deontologikoaz tutik ulertzen.
Berehala, ordea, aspaldion gogoa betetzen diguten oroitzapen urrinei eutsi diegu berriz ere.
—Kafekoletxe zopakaz —esan du norbaitek. Eta barre egin dugu.
© Xabier Izaga |
|