A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ZER NAIZ NI?
|
ZERGATIK (EZ) NAIZEN ABERTZALEA Ignazio Aiestaran , 2003
Ez ditut zortzi euskal deiturak. Ez dut Rh negatiborik nire zainetan. Ez naiz baserrian bizi. Ez naiz Ekaingo haitzuloan sartu. Ez dakit zelan jo trikitixa. Ez dut harrespilik egin nehoiz. Ez dut apusturik egiten frontoian. Ez naiz trebea zortziko-dantzarako. Ez dut Gernikako arbola ukitu. Ez ditut arrantzaleen abestiak ezagutzen. Ez ditut txikitan janzten nituen kaikuak aurkitu. Ez dut arrano beltzik marrazten. Ez dut ikurrinik kulunkatzen.
Abertzalea izan ez arren abertzalea naiz, Lurreko txoko honetatik ilargia nola ikusten den gustuko izatea abertzale izatea bada.
© Ignazio Aiestaran |
|