A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ZER NAIZ NI?
|
POESIA AUSCHWITZ ETA GERNIKAN Ignazio Aiestaran , 2003
Paul Celan haserretu zen Theodor W Adornok baieztatu zuenean Auschwitzen ondoren ez zegoela lekurik olerkigintzarako.
Alde batetik, Paul Celan juduak egin zuen poesiak erakutsi zigun nazionalsozialismoaren ondoren olerkigintzarako leku handia izateaz gain poesia ezinbestekoa zela hizkuntzaren totalitarismoari aurre egiteko.
Beste aldetik, Theodor W Adornok arrazoia zuen Auschwitzen ondorioz kultur haustura sortu zelako.
Garai hartan gure artean ere ez zegoen leku handirik olerkigintzarako Gernikak erakutsi zigun erara.
Poesian gure kultur haustura sortu zen, erreketeek eta nazionalkatolikoek Lauaxeta atxilotu zutenean, Gernikako bonbardaketa salatzearren.
Olerkaria fusilatuz Lauaxetaren poesiaren etorkizuna galdu zen, herriaren geroa txikitu zen eran Gernikako bonbardaketan.
Poesiaren zati bat, hizkuntzaren leku bat, galdu zen betirako Auschwitzetik, Gernikatik.
© Ignazio Aiestaran |
|