ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GORDETA DIZKIZUDANAK
      (2002)

GAUPASAK
      (2002)

MSS
      (2002)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

NARRAZ

        Joan Aldamizetxebarria , 2002

 

 

Errautsik handiena sentitzen zara berriz

etxera laguntzen zaituen bakarra

garbiketa kamioia dela ikusterakoan,

 

zure logale arnasarekin nahasten den soinu bakarra

zapaltzen dituzun plastikozko edalontzien

garraska krudela dela entzuterakoan,

 

zure jaka beltzaren tabako usaina

zure moskorraren lekuko isilak diren

hormetako gernuen kiratsaz batzen denean.

 

zure begi gorriak itsuarazten dituen

egun berriko eguzki nagiak

miseria guztiak argitaratzen dituenean.

 

Badira lau hilabete

haizeak baino ez duela zure ilea laztantzen

euriak baino ez dituela zure ezpainak hezetzen

bakardade hotzak baino ez zaitula besarkatzen

zer izan da zutaz, zer izango da berataz.

 

Ohea hotzegia izango da berriz bera gabe

basamortu amaitezina handiegia

pertsona bakar batentzat berriz.

 

Zure kolkoko korapiloa askatu dezan

oihu antzu bat botako zenuke ozenki

oraindik bizirik zaudela egiaztatzeko,

baina negarrak bere zoritxarreko uretan

zure ahalegina itotzen du

bakardadea berriz zutaz jabetu dela ikusterakoan.

 

Errautsik handiena sentitzen zara berriz

zaborraren kamioiak

berarekin ez zintuke eraman beharko zeure

buruari galdetzen diozunean.

 

Badira lau hilabete

haizeak baino ez duela zure ilea laztantzen

euriak baino ez dituela zure ezpainak hezetzen

bakardade hotzak baino ez zaitula besarkatzen

zer izan da zutaz, zer izango da berataz.

 

© Joan Aldamizetxebarria    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa