ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NARRAZ
      (2002)

GORDETA DIZKIZUDANAK
      (2002)

MSS
      (2002)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GAUPASAK

        Joan Aldamizetxebarria , 2002

 

 

Garai haietan

tabernetako filosofia trukatzen genuen

azken kanutoaren keaz

Atzean uzten genituen mozkortien oihuak

—batzuetan geureak zirela—

egunsentiari kantatzen zioten txoriei entzuteko

parranden amaiera geneukan banko gorri batean jesarrita.

Gaupasaren azkenengo orduak

adiskidetasunaren lehenengo hariak.

Ustezko manifestaldietan

gaueko isiltasuna zulatzen genuen ukabila gora

edozertan batera gentorrela adierazteko

edo ezertan.

Nahikoa zitzaigun aldarrikapen gabeko martxen konplizidadea

zentzurik gabeko barreak baitira

bizitza zentzudun bihurtzen dutenak.

«Zer duzu nahiago

Ogoņo higuintzea plastikozko putzaraz

edo itsasoa txikito baso batez hustea».

Eta barreen artean

gustoko neskez mintzatzen ginen

bestetan arasoetaz

Gaztetasunaren gomutek pizten ei dute

malenkolia helduen bihotzetan

bizitzaren bidaian ezagun asko egiten badira ere

lagun gutxi geratzen dira bidaztiaren bihotzean

zirrara bat zure postale bakoitza orain

bihotza kolpatzen didana

gogora ekartzen didana

abesten genituen kantak

edozertan batera gentorrela adierazteko

edo ezertan.

Zenbat kanta abestu genituen

zenbat geratu ziren asmatzeke

horietako bat burutuko ote dugu

egunen batean

estrofaka

postalen bitartez

aintzinako bankoan txandaka abesteko berriz

ordu oso bat kanutoa liatzen ematen duzun bitartean.

 

© Joan Aldamizetxebarria    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa